XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
hots, espezie baten energi balantzea egituratzen duten prozesuen multzoa aztertuko dugu (hau da, elikapena, zurgapena eta mantenuari, hazkundeari, ugalkuntzari eta aktibitatearen garapenari dagokien energi gastua).
Berez, analisi-mota hau egoki samar gertatzen da, zeren organismo baten arrakastarako lehenengo baldintza biomasa propio bihur daitekeen energia lortzeko ahalmena baita.
Bestalde, aurkeztuko dudan informazio gehiena molusku bibalbioen ikerketetatik hartuta dago; horren arrazoia batez ere talde horren inguruan burutu diren ikasketen ugaritasuna da.
ANIMALIEN ENERGI BALANTZEAAnimalia baten energi gaindipen eta galeren arteko balantzea, energi balantzearen ekuazioaren bidez adieraz daiteke.
Lan honen helburuak kontutan hartuta, ekuazio hori hurrengo moduan adieraz daiteke:
Aurkezturiko eskeman (1. Eskema), bibalbio baten energi balantzea adierazten duen fluxu-diagrama azaldu da.
Aurkezturiko zenbait elementu ez dira eztabaidatuko, ez baitira kasu honetan funtsezkoak. Eskema hori Hawkins ampamp; Bayne-renetik (1992) hartuta dago.
ENERGI BALANTZEA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAKLogikoa denez, lehen aurkezturiko ekuazioen terminoen aldaketa sortaraz dezaketen faktoreek eragina izan behar dute SFG delakoan.
Beraien magnitudearen arabera, eta sortaraziko dituzten eraginak konpentsatzeko animaliek duten ahalmenaren arabera, estresa ekarriko dute aldaketa horiek.
Lan honen helburuetatik kanpo dago animalien energi balantzean eraginak ukan ditzaketen faktore guztien analisi zehatza eta, beraz, garrantzi handia duten ikuspegiak aztertuko ditut soilik.